Merkatu Txikia

Merkatu Txikia abenduaren 23tik urtarrilaren 3a bitarte zabalik egongo da Tolosako Kultur Etxean.

Ordutegia 10:30-13:00 / 17:00-19:00 izango da.

Hiru proiektuen artean banatu nahi dugu gure laguntza, “Zutani”, “Tolosaldea Sahararekin” eta  “Ibarratik misio taldea” G.K.Eak lantzen ari direnak hain zuzen ere.

Proiektu hauek bideratzeko, ikastolako kide guztion partaidetza -ikasle, ikasle ohi, irakasle eta gurasoena-, ezinbestekoa dugu. Batetik etxean erabilerarik gabe, baina egoeran onean ditugun arropak, jostailuak, liburuak... merkatu txikira eman ditzakezu (abenduak 19-20-21-22an Kultur Etxera 17:30tik 19:00ra, edo Merkatu Txikia zabaltzen dugunean).

Bestetik antolaketa lanerako guraso, langile eta ikasleen beharra dugu. Merkatu txikia irekita dagoen bitartean (abenduaren 26tik urtarrilaren 3ra) txanda bakoitzeko 5 heldu arduradun behar ditugu gazteen laguntzaz salmenta bideratuko dutenak. Goizeko txanda 10:00etatik 13:30era eta arratsaldekoa 16:30tik 19:30ra izango da.

Parte hartu nahi baduzu, mesedez, ondorengo esteka bete eta ondoren, bolondres guztiekin jarriko gara harremanetan.