Merkatu Txikia

Merkatu Txikian lanean aritu zareten guztioi  eskerrik beroenak luzatu nahi dizkizuegu.

Helburu nagusiena ekonomikoa ez bazen ere, oso erantzun ona izan du aurtengo edizioak eta, 15.800 € lortu ditugu.  Urtero bezala, saldu gabe gelditu den guztia Emaus Fundazioak jaso du; diru laguntza berriz  “Zutani Elkartea”, “Ibarratik Misio Taldea” eta  “Tolosaldea Sahararekin” taldeen esku geratu da, dituzten egitasmoetan orain arteko lana eginez jarrai dezaten. Bestalde, Merkatu Txikia, diru laguntza jasoko duten gobernuz kanpoko erakundeak ez ezik, bertakoak ere laguntzeko ekarpen garrantzitsua dela deritzogu.

Beraz eskerrak eman nahi dizkizuegu berriz ere zuei guztioi eta datorren ikasturtean indarberrituz egitasmo honi berriro ere ekingo diogula gogorarazi nahi dizuegu.  Antolaketaren inguruan edozein proposamen edo hobekuntzarik izanez gero, gustura jasoko ditugu.