Tolosaldeko ibilbide literarioa lantzen

Euskararen Historia Soziala Tolosaldean ikerketa proiektua  aurkeztu du Aritz Azurmendi Galtzaundiko kideak. 1833tik 1936ra bitartean Tolosaldeko gizarteak euskararen ikuspegitik izan duen bilakaera azaldu digu Aritzek.

Galtzaundi Euskara Taldea 2021 urtean hasi zen Euskararen Historia Soziala Tolosaldean ikertzeko lanetan. Lehenengo zatian 1936ko Gerratik trantsiziorako tartea aztertu zuen eta aurten heldu dio XIX. mendea eta Euskal Pizkundea aztertzeari. 

Hitzaldi hau bera eta aurrez ikasitako literaturaren inguruak oinarri, Tolosaldeko Ibilbide Literarioa proiektuan murgilduko dira DBH4ko ikasleak. Sustraiak, erroak zirelako Tolosaldean izan ziren gerora ere fruituak . Azter eta ikas ditzagun gure eskualdeko euskaltzaleak.