Laskorain Abesbatzaren kontzertua

Ostiral honetan, otsailaren 2an, Laskorain Ikastolako Abesbatzak inauterietako emanaldia eskainiko du Arrameleko elizan, 19:00etan. Bertan, LH3 eta DBH2 bitarteko 30 ikasle inguru izango dira kantuan.

Abestuko dituzten abestiak Mendian gora, Gogoaren baitan, Kanon umorez, Vois sur ton chemin, Hallelujah, eta amaitzeko inauterietako Neskatil poxpolin eta Ze polittak diran abestiak abestuko dituzte. 

Pianoan Ana Iparragirre arituko da eta denen zuzendari lanetan Naiara Mintegia.

Gonbidatuta zaudete denok!