Kazkabarrarekin

Musika genero ezberdinak irudikatuz 700 lagunetik gora aterako gara Astelehenitan kalera.

Begirale talde handia ari da lanean, egunerako dena prest egon dadin:

Mozorroen osagaiak banatzen ari gara, dantzen entsaioak txukun joan dira, hamaiketako eta meriendak erosita... 

Aurtengoan gainera, begiraleek dantzetarako abestien letrak euskaratzen eta grabatzen egin duten ahalegin berezia txalotu nahi dugu.

Larunbat honetan entsaioak betiko ordutegian izango dira eta ostiral mehean azkeneko entsaioa elkarrekin egingo dugu 15:00etan.