Danborrada

Igande honeta entsaio orokorra izango da goizeko 11etan. Aurten Trianguloan izan beharrean, Euskal Herria plazan izango da entsaioa. Bakoitzak bere danborra eraman behar du,eta ez ahaztu gerrikoa eramateaz.
 
Danborrada egunean berriz, otsailaren 10ean, Geltoki kalean elkartuko gara 16:30ean. 
 
Datorren astean txapelak eta lepoko zapiak banatuko ditugu ikastolan. Ikastolako umeek galtza txuriak eta txilaba eraman behar dituzte.
 
Inauterien ondoren, txapela, zapia, danborra eta makilak ikastolara itzuli behar dituzue.