Ostegun Gizena

Giro ederrean ospatu dugu Ostegun Gizena Ikastolan.

Sakramentinoetako jaialdian Argitxoz mozorrotu gara eta txano gorriz bete da gure jolaslekua. 

2 urtekoek Argitxo hondartzan irudikatu dute. 3 urtekoek, Argitxo margolari eta  4 urtekoek  Argitxo super heroi bihurtuta euskara salbatzeko ahalegina egin dute. 5 urtekoek Argitxo Laskotxarangan irudikatu dute. Lehen mailakoek, Argitxo pailazo bihurtu dute eta bigarren mailakoek, aldiz, Argitxo lorezain bilakatu dute. 

Usabalen Txupinazoa bota ondoren, jai giroak eztanda egin du, eta txilaben koloreekin alaitu dute Usabalgo patioa LH3tik 6rako ikasle eta irakasleek. Laskotxarangaren doinuekin berriz, saltoz eta algaraz bete da patioa. Ondoren, amaitzeko denok hainbat Euskal Dantza dantzatu ditugu elkarrekin.

Ohikoa dugun bezala, txistorra goxoa jateko aukera ere izan dugu.

Laskotxarangarekin festak eztanda egin du.

Gora inauteriak!