Udaberriko ibilaldiak

Kazkabarra taldeko begiraleok,  LH6 eta DBHko ikasleekin Euskal Herrian zehar ibilaldi batzuk antolatu ditugu.

Apirileko oporraldian, apirilaren 2tik 5era izango dira.

Ikastola ezberdinetan igaroko ditugu gauak, eta ibilaldia erosoago egiteko lo zakuak eta aldatzeko arropekin motxilak eramateko furgoneta eramango dugu ibilaldian zehar.

Hauek dira aurtengo ibilalditarako proposamenak:

LH6-DBH 1 maila:  DEBATIK PASAIRA

Apirilak 2: Deba - Zumaia

Apirilak 3: Zumaia - Zarautz

Apirilak 4: Zarautz – Orio - Donostia

Apirilak 5: Donostia - Pasaia

 

DBH 2- 3 mailak: BIARRITZETIK HENDAIARA

Apirilak 2: Biarritz - Uztaritze

Apirilak 3: Uztaritze - Sara

Apirilak 4: Sara - Bera

Apirilak 5: Bera   - Hendaia

                         

DBH 4 maila: ARETXABALETATIK DURANGORA

Apirilak 2: Aretxabaleta - Arrasate

Apirilak 3: Arrasate - Elorrio

Apirilak 4: Elorrio - Durango

Apirilak 5: Durangon inguruan ibilaldia

 

Prezioa:   100 euro.  

Euskadiko kutxa:  ES46 3035 0028 10 0280049311

Kutxabank:           ES31 2095 5081 99 1061290416

Rural Kutxa          ES67 3008 0156 41 3058312129

Izena emateko, ondorengo esteka bete eta ordainketa egin behar da otsailaren 23a baino lehen. Izena eman ondoren baja emanez gero, ez da kuotarik itzuliko. Edozein zalantzarekin idatzi lasai (urkola.anaje@laskorainikastola.eus) edo deitu Ikastolara (943-697122).