Iruñera irteera

Lehenengo Batxilergoko Euskal Herriko Historiako ikasleak Iruñean izan ziren asteartean. Egunpasa honetan zehar, Nafarroako Museoa bisitatzeaz gain, artxibo historiko baten funtzionamendua ikasi eta kontserbazio laborategiak ikusteko aukera ere izan zuten.

Arratsaldean, jolas baten bitartez, Iruñeko txoko ezberdinak ezagutu zituzten kalerik kale.