Argitxoren etxea

Haur Hezkuntzako ikasleok ikastolako leku ezkutu batean gordeta zegoen kaxa zahar bat topatu dugu. A zer nolako sorpresa gurea!

Kaxa barruan,  Argitxoren etxea topatu dugu: ohia, mahaia, liburuak...  Nola ez, Argitxoren zaletasunak behatzeko aukera izan dugu: bizkotxoak eta patxintxiak egitea gustoko du eta hara, musikazalea ere bada! musika instrumentuak jotzen ditu eta euskal musika gogoko du. 

Noski, oraingoan ere, Argitxok jarri digu erronka dotorea: gure musika gustokoen zerrenda osatzea!

Laster izango duzue gure berri.