Mendi irteera

Urtero Gipuzkoako eskolarteko jokuetan IBILALDI NEURTUAK antolatzen dira. Aurten Oiartzunen, Villabonan, Zarautzen, Arrasaten eta Zegaman antolatuko dira. Ibilaldiak martxoaren 3an, izango dira. Guri, Villabonako ibilaldian parte hartzea egokitu zaigu. 

Ibilaldiak, hamaiketako barne, gutxi gora behera 2,30 ordu iraungo du. 

Parte hartzeko, geletan jarritako izenemate orria bete behar da datorren astelehenerako (otsailak 26). 

Kirol hezitzileekin batera gurasoak ere etortzera animatzen zaituztegu. Joateko asmoa duzuen gurasoek email bat idatzi behar duzue. 

Ibilaldia patruilen sistema bitartez egingo da. Gutxienez 3 eta gehienez 5 mendizalez osaturik egongo dira. Taldeak ikastolan osatuko ditugu eta patruila guztiak elkarrekin joango gara. 

Patruila guztiek kontrol txartel bana eramango dute, kontrol puntuetan erakutsi beharko dena. 

Nork bere hamaiketakoa eraman beharko du. Bidean zehar jarritako seinaleak errespetatu behar dira. Partaideek sortzen duten zaborra beren motxilan jaso eta antolatzaileek jarritako ontzi  edo poltsetan utzi beharko dute. 

Villabonara joan-etorriak trenez egingo ditugu. Goizeko 8:25etako trena hartu ahal izateko, 8:15etarako  tren geltokira etortzea eskatu nahi dizuegu. 

Animatu izena ematera!