Egun pasa Kazkabarrarekin

Inauterietatik bueltan, udaberriko ekintzak antolatzen buru belarri ari dira Kazkabarrako begiraleak.

Honela, LH3tik LH6ra bitarteko ikasleei zuzenduriko egun pasa antolatu dute martxoaren 17 iganderako.

Ibilaldi erraz eta polita antolatu dute: Zuloaga txikitik barrena, mendiz, Hernialdera.

Goizeko 10:00etan Trianguloan elkartuko zarete begiraleekin. Hernialden bazkaldu, atseden hartu, frontoian gozatu, eta arratsaldeko 17.00etan itzuliko zarete Tolosara.

Ibilaldian parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Partaide kopuruaren berri izan dezagun, datorren asteko ostegun eguerdirako ondorengo izenematea bete ezazuen eskatu nahi dizuegu.