Martxoaren 8an

Emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak eta emakumeen eskubideen aldeko kontzientzia izan dira lanketa gai azken aste hauetan.

Gaur, martxoaren 8an, landutakoari gorputza emanez, kalera atera gara. Lehenik Laskolilatoia izan da eta bertan desberdintasun horiek hausteko “horma” hautsi dute.

Ondoren, giza katea Sakramentino eta Usabal artean osatu dugu eta DBH1eko batukadaren laguntzaz aldarrikapenak egin ditugu.

Argazki gehiago ATARIAN