Udalekuak 2024

Euskaraz Bizi Udalekuen antolaketaren berri ematera gatozkizue. Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola, Lizarra ikastola eta Tolosako Laskorain Ikastoletako ikasleei zuzenduriko udaleku hauen HELBURU NAGUSIA lagun euskaldunekin EUSKARAZ ondo pasatzea da. 

Hementxe aurtengo aukerak:

LEKEITIOKO UDALEKUA (300 €)      LH3 eta LH4 mailak   Uztailak 22-29

GARDEKO KANPALDIA (360 €) 

Garde 1 - LH5     Uztailak 12-21 

Garde 2 - LH6     Uztailak 21-30 

MENDIGORRIAKO UDALEKUA (370 €) 

Mendigorria 1 - DBH1  Uztailak 12-21 

Mendigorria 2 - DBH3  Uztailak 21-30

BAKIOTIK ONDARRURA UDALEKU IBILTARIA (380 €)

DBH2 uztailaren 19tik 30era

ARAMAIOTIK GASTEIZERA UDALEKU IBILTARIA (390 €)

DBH4 uztailaren 17tik 30era

Apirilaren 12a arte izango da izena emateko epea. Izena emateko, ondorengo esteka bete eta ordainketa egin behar da (nahi izanez gero orain %50a eta ekainaren 15erako beste %50a). 

Ekainaren 15aren ondoren desapuntatuz gero, Udalekuaren prezioaren %30a berreskura ezina izango da. Partaideen kopurua mugatua da (diru sarrera burutzen den egunaren arabera osatuko dira zerrendak). 

KONTUAK: 

EUSKADIKO KUTXA: ES46 3035 0028 10 0280049311 

KUTXABANK: ES31 2095 5081 99 1061290416 

RURAL KUTXA: ES67 3008 0156 41 3058312129

Ikasle guztiei udalekuetan parte hartzeko aukera errazteko, barne - beka dugu ikastolan. Interesa duenak zuzenean gurekin harremanetan jar dadila.

Edozein zalantza izanez gero, email bat idatzi (urkola.anaje@laskorainikastola.eus) edo ikastolara deitu (Anaje 943697122-5 luz).