Topaketa kooperatiboetan

Pasa den ostiralean, apirilaren 19an, Batx2ko Ekonomia eta Administraritzako ikasleak Arrasatera joan ziren, Mondragon City Challenge Topaketa Kooperatiboetan parte hartzera.

Topaketa Garaia Parke Teknologikoan ospatu zen, eta bertan kooperatiba munduko hainbat ekintzaile eta hizlarik beren esperientziak partekatu zituzten ikasleekin.