Handitan zer izan nahi duzu?

HANDITAN, ZER IZAN NAHI DUZU?

Maletatxo berde bat topatu dute lau urteko lagunek musika doinu artean dantzan zebiltzan bitartean. Barruan zer topatuko eta jostunaren haria, sukaldariaren koilara, mekanikariaren giltza, postariaren gutuna, maisu-maistren amantala… Jarduera polit honekin eman diete hasiera lanbideen proiektuari.

Tolosako kaleetan barrena ibili dira lanbide ezberdinen nondik norakoak jasoaz eta etxekoen bisitak ere izaten ari dira geletan. Arkitekto, argazkilari, kirolari, dendari, nekazari edo musikari… handitan zer izan nahi duzu?

Amets egitera lagun!!