Birziklapen tailerra

Tolosako ingurune zentroko lagunak,  urtero bezala,  bost urteko ikasleekin birziklapen gaia lantzeko tailer bat prestatu dute.

Gaia: festa bat egon da eta dena zikin- zikina utzi digute, zaborra lurrean botata...

Bertan bildutako zabor guztia sailkatu egin dute, eta ondoren, bertan zegoen materialari beste erabilpen bat ematen saiatu dira. Jogurt poteekin  jolas bat sortzeko gai izan dira.