Baltistan fundazioaren hitzaldia

Aurtengo merkatu txikian lortzen diruaren zati bat Baltistan fundazioari emango zaio. Ba al dakizue zein erakunde den?

Baltistan Fundazioa nazioarteko garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bat da, eta Baltistango Hushe bailarako komunitateetan bizi diren pertsonen giza garapen integral eta endogenoa lortu nahi du.

2001. urtean sortu zenetik, Fundazioak garbi izan du bere helburua laguntza jasotzen duen eskualdeko biztanleei beharrezko gaitasunak eta azpiegiturak eskaintzea izan dela, gizon eta emakumeentzat berdintasunezkoa izango den garapen ekonomikoko eredu propio eta iraunkorra sustatu eta kudea dezaten han bertan.

Eginkizun hori aurrera eramateko tokiko erakundeak Felix Iñurrategi Foundation Baltistan Machulu (FIFBM) du izena, eta Hushe bailarako pertsonek osatzen dute.

Fundazioaren zutabeetako bat giza prestakuntza eta prestakuntza profesionala eskaintzea da, hori baita herritarren garapen sozio-ekonomikoa lortzeko gakoetako bat, eta baita bailarako emakumeak ahalduntzea lortzeko tresnetako bat ere.

Honen inguruan jaso dute gure ikasleek informazioa. Zuzen-zuzenean bertako biztanle baten hitzetatik , Euskal Herrian dagoena Mondragon Unibertsitatean ikasten 2 urteko diru-laguntza jasota. Aurtengo Merkatu Txikiaren bueltan jasotako diruarekin bizpairu emakume goi-mailako ikasketak egiteko bidean jarri nahi dituzte, besteak beste.