Jangelan hobekuntzak

Dakizuen bezala, azkeneko urtetan urrats nabarmenak eman ditugu Ikastolako jangelan. Lehengo ikasturtetik jangelako janari guztia ikastolako sukaldean bertan prestatzen da, eta menuak ahalik eta orekatuenak eskaini nahi ditugu.

Gure hornitzaileen %95a Hego Euskal Herrian kokatuak daude. Hornitzaileen gertutasunak lehengaien kalitatea eta zerbitzu egokia bermatzen baitu, batez ere haragiak, frutak, barazkiak, arrautzak eta olioak bezalako lehengai freskoetan. Ikasturte honetan Lur Lan hornitzailearekin lanean hasi gara ere, Tolosaldeako hainbat produktu kooperatiba honi erosiz: kuia, patata, uraza eta porrua.

  • Jogurtak eta esnekiak Urnietan
  • Arrautzak Tolosan eta Araban
  • Arrai freskoa Pasaiako kofradiatik ekartzen dugu
  • Haragi guztiak freskoak dira 
  • Erabiltzen dugun patata Arabakoa da
  • Tomate freskoa eta uraza freskoa Barrenetxe Kooperatibari erosten diogu, Euskal Baserri markakoa

Bi astetik behin lehenengo platera gehiago jateko sustatzen duen menua eskaintzen dugu, honela begetalen proteina jatea sustatzen dugu eta animalien proteinaren presentzia murrizten dugu gure menuetan, azken hau, gantz saturatuei lotuta egoten delarik. Honela menu hau bi lehenengo platerekin eta postrearekin osatzen dugu.

Ikasturte bukaeran Jangela zerbitzuaren inguruko asebetetze inkesta bidaltzen dugu, baina ikasturte erdian gustura jasoko genituzke zuen proposamen/iritziak jangela zerbitzua hobetzeko, horretarako bide desberdinak erabili ditzakezue: emaila (laskorain@ikastola.eus), telefonoa (943697122) edo ikastolara etorriz.