Elkarri begirra eskulturaren inagurazioan

Larunbatean Alberto Letamendik Tolosako herriari eskaintzen dion "Elkarri begira" izeneko eskulturaren inaugurazio ekitaldian parte hartu zuen gure Abesbatzak.

Lan honek biolentzia ororen aurkako aldarria izan nahi du eta artistak berak dioen bezala "ELKARRI BEGIRA eskultura honen helburua jendarte hau osatzen duen guztiok elkarbizitza berri baterako lehen pausoa eman ahal izatea da, behin betikoz, inolako biolentziarik gabe".

Bertan Laskorain Abesbatzak "Mila Memori" kantua abestu zuen. Gainera Juantxo Zeberio eta Miren Zeberioren piano eta biolinaren doinuak izan genituen entzungai eta poesia hunkigarri batez gozatu ahal izan genuen Igor Estankona idazlearen eskutik.