Alberto Iñurrategi ikastolan

Baltistan Fundazioa nazioarteko garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bat da, eta Baltistango Hushe bailarako komunitateetan bizi diren pertsonen giza garapen integral eta endogenoa lortu nahi du.

2001. urtean sortu zenetik, Fundazioak garbi izan du bere helburua laguntza jasotzen duen eskualdeko biztanleei beharrezko gaitasunak eta azpiegiturak eskaintzea izan dela, gizon eta emakumeentzat berdintasunezkoa izango den garapen ekonomikoko eredu propio eta iraunkorra sustatu eta kudea dezaten han bertan.

Eginkizun hori aurrera eramateko tokiko erakundeak Felix Iñurrategi Foundation Baltistan Machulu (FIFBM) du izena, eta Hushe bailarako pertsonek osatzen dute.

Fundazioaren zutabeetako bat giza prestakuntza eta prestakuntza profesionala eskaintzea da, hori baita herritarren garapen sozio-ekonomikoa lortzeko gakoetako bat, eta baita bailarako emakumeak ahalduntzea lortzeko tresnetako bat ere.

Merkatu Txikian ateratako diruaren zati bat Baltistan Fundaziokoek jaso dute. Gainera, Olentzeroren Basoa ekimenean lanean aritu ziren gure DBH4ko ikasleak bolondres. Bisitariek bolondres eman zuten dirua ere Fundazio honek jaso zuen. Eskertzeko Alberto Iñurrategi eta Josu Iztueta ikastolan izan dira DBH4ko ikasleei Fundazioak egiten duen lana azaltzen.

Mila mila esker bioi!