Mazedonia tailerra

Garaiko fruitu ezberdinak iritsi zaizkigu geletara haurren hamaiketakoetan.

Gaia aitzaki hartuta, hamaiketako osasuntsu bat bultzatzeko helburuz, herriko fruta denda batera joan gara erosketa egitera.

Ondoren, gelan mazedonia goxo bat prestatu dugu otordu bezala.

Gustura egin eta jan dute lagunen artean.