The Show ikuskizuna

Aste honetan LH 4ko ikasleek "The Show" ikuskizuna taularatu dute ingelesez Areto Nagusian. Bertara, familiez gain, HH 5 zein LH 2ko ikasleak gerturatu dira ikuskizunaz gozatzera.

Pailazo, aurkezle, dantzari, abeslari eta magoekin ikuskizun bikaina eskaini digute. Zorionak!