Alkoholaren abusua prebenitzeko saioa DBH 4en

Urtero legez, Peter Roberts mimoaren eskutik saio berezia izan dute DBH 4. mailako ikasleek. Robertsek alkoholaren abusua prebenitzeko saioak egiten ditu, eta inauteri aurretik gure ikasleak alkoholaren inguruan hausnartzen jarri ditu. Zer harreman dut nik alkoholarekin? 

Erabat dinamikoa izan da bere saioa: ikasleek aktiboki hartu dute parte, gerta litezkeen egoerak ikasleekin zuzen-zuzenean landu ditu eta horien bidez ikasleak pentsatzen jarri ditu. Kontua zentzuz jokatzea dela dio Robertsek, "tener dos dedos de frente".