Komunikabideak ikasgaiko ikasleek irratsaioa emititu dute Ataria irratian

 

DBH 3ko Komunikabideak ikasgaiko 11 ikaslez osatu genuen ordezkaritza Tolosaldeko ATARIAn izan zen irratsaioa grabatzen. Hain zuzen ere, "Erakutsiz ikasi" programarako aletxoa utzi zuten eta nahiz mikrofono aurrean eskarmenturik ez izan, gustura aritu ziren teknologia berriak eta bereziki mugikorren erabileraren inguruan lanean. Ikastolako Aitziber Aierdi psikologoaeren hitzak ere jaso zituzten eta tartetxo batez profesionalen gisara aritu ziren, Iñigo Terradillosen eskutik.

Martxoaren 28an, ostegunarekin, emititu zen Atariako estudioan egindako irratsaioa. Hala ere, hemen behean eta atariako webgunean entzungai duzue.