Uztaritzera mendi ibilaldia eta Korrika 21

Apirilaren 7rako (igandea), PLAN BIKAINA proposatu nahi dizuegu.

Goizean Uztaritzera (Lapurdi) joango gara eta bertan mendi ibilaldi xamur bat egingo dugu, ingelesen gurutze inguruko ibilaldia ( ikus mapa eranskinean).

Ondoren, bazkaldu, eta arratsaldeko 16:30ean Uztaritzetik igaroko den Korrika 21ari ongi etorria emango diogu; bertakoekin Korrikako pauso batzuk egin ondoren, arratsaldeko 17:30ean Tolosara abiatuko gara.

Txiki, gazte, guraso, langile.... denak animatu nahi zaituztegu, mendia eta euskara uztartuz prestatu dugun egun pasara!

Irteera: Goizeko 09:00etan Zezen plazatik.

Itzulera: Arratsaldeko 18:30ean Zezen plazara.

Izena emateko ondorengo esteka betetzea eskertuko genizueke. Eguraldi txarra aurreikusi ezkero, bertan behera utziko genuke irteera, beraz izena ematea animatu nahi zaituztegu.