Etiopiaren aldeko azoka

EKIren barruan 2. ebaluazioan munduko bizi baldintzak aztertzen aritu dira LH 6. mailako ikasleak. Bukaerako proiektu gisa, elkartasun azoka antolatu behar zuten eta horretan aritu dira, pintxoak eta eskulanak prestatuz gero azokan saltzeko. Erosleak berriz, LH 3, 4 eta 5. mailako ikasleak izan dira.

Etiopiaren alde lan egiten duen Solidarity Cycling Project izeneko GKEn ikastolako bi guraso ari dira lanean, Etiopiako Mekele herrian txirrindularitza eskola laguntzen eta eskola materiala eramaten. Azokan jasotako 761,77 euroak GKE eta Mekeleko proiektu hori laguntzeko izango da. Mila esker lan egiten eta erosten parte hartu duten ikasle guztiei!