Lanbide heziketako eskaintza, gertutik gertura

IV. LANBIDE HEZIKETA AZOKA antolatu dute aurtengoan, berriz ere. Laskorain Ikastolako DBH 4ko ikasle talde bat bertaratu zen joan den apirilaren 5ean bertatik bertara eskualdean dagoen Lanbide Heziketako eskaintza ezagutzera.

Harrera eta informazio orokorra jaso genuen lehenik eta behin kultur etxean eta, ondoren, erakustokietara bisita egiteko aukera izan genuen, bai ate irekien ordutegiak ezagutu zein eskaintza zehatzak behatzeko aukera ere bai.

#laskorientazioa