Unax Olano Arozena bosgarren geratu da olinpiada matematikoan

DBH 2ko Unax Olano Arozenak Euskadiko 17. Eduardo Chillida Olinpiada matematikoan hartu zuen parte, maiatzaren 11n, maila bereko beste lagun batzuekin batera. Aste honetan jaso dugu berria: 5. geratu da Unax, Euskadi mailan. Biziki poztu gaitu, eta gure zorionik beroena eman nahi dizugu. BEJONDEIZULA!!

Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan jasoko du saria ekainaren 7an, familiakoak eta bere tutore nahiz matematikako irakaslea ere bertan izango dira.

Disfrutatu sariaz eta, berriz ere, ZORIONAK, UNAX!!