Hegaztien inguruko tailerra

Aurreko ostegunean, bost urteko ikasleak Elosegi parkean egon ziren TIZeko lagunekin eta Aranzadi elkarteko kideekin.

Bertan, parkea bisitatu eta elkarrekin jolasteaz gain, hegaztien inguruko tailer bat egin zuten. Aranzadi elkarteko adituen azalpenak entzun eta hegaztiei buruz zertxobait gehiago ikasi zuten.

Bukatzeko, plastikozko botilak eta brikak erabiliz, zomorroentzako hotel bana sortu zuen ikasle bakoitzak.