Gazteak bizi-bizi lehiaketan, lehen postua!

Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUA Euskal Herriko gelarik euskaltzaleenaren bila dabilela eta, mezu hau jaso dugu:

Jakitun gara zu bezalako pertsonek osatzen dituztela taldeak. Horregatik, erabakigarria izango da zure ekarpena misio honetan. Irakasleak emango dizun kodea erabilita, BiziBizi jokaldi baterako aukera izango duzu. 17 galdera pantailaratuko zaizkizu bata bestearen atzetik, eta proposatuko zaizkizun 3 erantzun posibleetatik dagokiona aukeratuta, ahalik eta denbora-tarte laburrenean. 

Hala, Laskorain Ikastolako DBH 3-4 mailek  eta Batxilergoak parte hartu dute lehiaketa honetan Euskaraz Bizi proiektuak sustaturik. 

Parte hartu bai, eta baita irabazi ere!!! 

Lehen postuan geratu da Laskorain DBH kategorian , baita Batxilergoarenean ere!!

 

Zorionak jolasean aritu diren euskara irakasle eta ikasle guztiei! Gutxira izango dugu sariaren inguruan gozatzeko aukera, 1000€ erabiliko baititugu Euskaraz Bizitzeko, izan ere, horixe da saria!!

Bejondeigula!