Kirol-egokituari buruzko hitzaldia

Gaur Alain Irazu eta Beñat Lizasoren bisita izan dugu ikastolan. Kirol-egokituan ibiltzen dira eta horri buruz hitz egin digute, izan ere, biek dute esperientzia hainbat diziplinatan.

Batxilergo 1. mailako ikasleek kirol-egokituko unitatea lantzen dute lehen ebaluazioan, eta hitzaldi honekin eman diote amaiera, aurtengoz, ikaspen honi. Ikasteaz gain, asko disfrutatu dugu biek kontatutakoekin.

Mila esker, bikote, zuen bizipenak gurekin partekatzeagatik!