Beizaman bi asteburutan

Larunbat arratsalde euritsu batekin hasi genuen irteera Beizamara. Autobusa irten bezala, mendian gora eta gora basoan murgiltzen zihoan, udazkeneko kolorez inguratzen ziguten zuhaitz handien artean. Santa Ageda mendatea igaro bezala, behe-laino misteriotsu bat ikusten genuen bailara guztia estaltzen. 

Aterpetxera iritsi ginen eta lehendabizi gure motxilak eta gelak antolatu genituen. Bertatik frontoiera joan ginen gure gorputzak pixkat berotzera. Hainbat jolas txiki egin genituen, hauen artean pañuelito eta baloi exeria. 

20:30ean afaltzeko ordua iritsi zen eta bertan ezagutu genituen etxeko jabe eta gure sukaldari ziren Iñigo eta Leire beizamatarrak. Zaila badirudi ere begiraleok baino hobeto antolatzen zuten jangela jajaja. 

Gaubela ostean musika joko bat egin genuen, ea taldeka jarrita nork asmatuko zituen abesti gehiago; abesti bakoitzean dantzatuz eta abestuz. Behin euria geratu zela, txiribitu jolasa egin genuen herrian zehar, baina txiribituak zakurrak aztoratzen zituztela eta, bertan behera utzi behar izan genuen eta lotara joan ginen. 

Lo geudela inguruko behi eta zaldiak entzuten genituen geure logelatik, beraien marru eta zintzarriekin.

Igandean gogotsu jeiki ginen. Eguraldi onak keinu eginik, gosaldu, motxilak prestatu eta berriro ere kalean ginen jokoak egiteko prest. Aurreko gauen, bertan behera utzitako txiribitu jolasa, berriro egiteko eskaera ugari jaso eta gero, begiraleak egun argiz ezkutatu behar izan zuten. Bazkaldu aurretik “psikologo psikologo” jolasa, laberintoa, mimika eta abar egin genituen. 

Behin bazkalduta beste bi jolas txiki egin eta denbora librea iritsi ziren meriendarekin batera. Hori tristura autobusa berriro iritsi zenean…. Bertan gau bat gehio pasatzeko eta aldi berean gurasoak ikusteko gogoa. Ederki pasa genuen gure irteerako lagunekin eta hurrengorako gogotsu gelditu gara.