Hitzaldiak DBH 4en

Baltistan Fundazioa nazioarteko garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bat da, eta Baltistango Hushe bailarako komunitateetan bizi diren pertsonen giza garapen integral eta endogenoa lortu nahi du.

Bestalde, lortzen den diruaren beste zati bat Ibarratik Misio Taldeari ere emango zaio. Elkarte honek behartsuenei zuzendutako garapenerako proiektuak finantzatzen ditu; esaterako, etxebizitzen eta eskolen eraikuntza, osasun zerbitzuak, alfabetatzea, emakumearen sustapena, haurrak babesean hartzea (apadrinamenduak) edo heziketa tailerrak.

Bi elkarte horietako arduradunek DBH 4ko ikasle guztiei haien proiektuen berri eman die, izan ere, denon artean egingo dugu merkatu txikia posible.

Laguntza bat, irrifar bat!