Hezkidetza proiektua

Hezkidetza proiektuaren barne urtarrilak 26, 27,28 eta 29an Lehen Hezkuntzako 6.mailako neska-mutilek sexu heziketaren inguruko ikastaroa jasoko dute Harremanak taldearen eskutik.

Ikastaroa amaitu ondoren gurasoekin bilera bat egitea interesgarria deritzogu. Bileraren helburua, ikastaroaren egitura eta lan egiteko filosofia gurasoekin partekatu eta era berean etxean gaia landu ahal izateko tresnak jasotzea litzateke.

Bilera urtarrilaren 29an arratsaldeko 15.00etan Usabalgo areto nagusian izango da, bertan ikastaroa emango duten sexologoak izango direlarik.