Gurasoekin elkarlanean

Emendek elkartearen gainean dauden lokaletan, egokitzapen ezberdinak egin dira espazioa gure ikasleegana ahalik eta ondoen egokitzeko. Aste honetan, moldaketa gehiago egiteko familiei laguntza eskatu zaie.

Gela hauetan izugarrizko oihartzuna dago. Horri konponbidea emateko,arkitektoek kuxinak eta alfonbrak sabaitik zintzilikatzea  proposatu zuten eta horretantxe jardun da guraso talde bat. Kuxinak erosi eta pitak josten aritu dira aste honetan bi arratsaldez.

Eskerrik asko, beraz, josi eta josi aritu diren familiei!