Obrak hasi dira

Dakizuen bezala aurten ikasturte berezia izango da Laskorain Ikastolan: Sakramentinoetako eraikin zaharra berrituko den ikasturtea. Tarteka, obren berri zabalduko dizuegu. Irailaren azken astean hasi ziren obrak, lan hori egingo duen enpresarekin adostu bezala. Lehen hilabete honetan egindako lanak hauexek izan dira: kanpoko eta barruko eskailerak eta barruko tabike eta sabai faltsuak bota dituzte. Ustekaberik ez da izan eta ikusi da egitura ondo dagoela. Kontuan izan behar da eraikinaren zati bat 1910ekoa dela eta bestea 1927koa eta egitura egurrezkoa dela. Beraz, aurreikuspenak betetzen ari dira. Argazkietan ikus ditzakezue egindako lanak.