Ederki ibili dira Kanbon

Kanbon izan dira berriz DBH 1. mailako ikasleak Xalbador lizeoko ikasleekin elkartrukean. Beraien arteko harremanak sendotzeko, aktibitate ugari burutu dituzte: pelotak eta shareak egin trinketean, pista jokoa estadioan, bertsoak, karikaturak Asisko Urmeneta komikigilearekin, irratsaioa, arte martzialak eta txapelketa bat...100 ikasle izan dira hemendik eta beste 100 Xalbadorrekoak, 50 eko lau taldetan aritu dira lanean, lau atelierretan...Oso ondo ibili dira denak, inongo arazorik gabe. Apirilean etorriko dira lapurtarrak bueltan. 

Hemen entzun dezakezue Gure Irratian egindako saioa. http://www.gureirratia.eus/berriak/247-Tolosatik_Kanbora