Inauterietarako dena prest

Inauteriak direla eta, hurrengo egunetan hainbat jaialdi eta entsaio izango ditugu. Hona hemen informazio osoa:

  • Haur danborrada: Otsailaren 25ean, arratsaldeko 17:00etan aterako da Geltoki kaletik. Ikastolako danborrada izango da lehenengo taldea. Halere, 16:30ean elkartuko gara Geltoki kalean bertan errenkadak osatzeko. Danborrak gaur bertan banatuko ditugu. Azken entsaioa igande honetan izango da, goizeko 11:30ean Triangulon (Zerkausian euria egingo balu). Ikastolatik 140 lagun aterako dira. Gurasoen laguntza eskatu genuen danborradarako, eta hemendik, izena eman duzuenoi zuen prestutasuna eskertu nahi dizuegu.

 

  • Kazkabarra: Ikastolako Aisialdi taldearen konpartsa inauterietako astelehenean aterako da, 522 lagun, inoiz baino gehiago. Goizeko 9:00etan elkartuko gara Sakramentinoetan, eta 19:00etan Lopez Mendizabal plazan emango diogu amaiera. Aurtengo gaia Ikastolaren 50.urteurrena izango da, eta 4 mozorro desberdin aukeratu dituzte Kazkabarrako begiraleek: Euskara Mundura, Xabiertxo, Argitxo eta Azeria. Larunbat arratsalde honetan Usabalgo patioan izango dugu azken aurreko entsaioa, eta azkenekoa Ostiral Mehean arratsaldeko 15:00etan.

 

  • Ostegun Gizeneko jaialdia: Aurtengoan, urtea bezalaxe, jaialdia ere berezia izango da. Bi gune ezberdinetan gauzatuko dugu; Haur Hezkuntzakoak Sakramentinoetan eta Lehen Hezkuntzakoak, berriz, Usabalen. Sakramentinoetako jaialdia 10:30ean hasiko da eta 11:30erako haurrak beren gurasoekin egongo dira. Usabalalen ere 10:30ean hasiko da jaialdia. Jaialdia amaitzean, Usabaletik Sakramentinoetara autobusez joateko aukera izango dute haurrek. Horretarako, 11:15tan abiatuko litzateke autobusa Usabaletik.Jaialdiaren aurretik, goizean zehar, txistorra ogitartekoak eta buru handiak izango ditugu ikastolan festari hasiera emateko. Horren ostea, jaialdiari ekingo diogu.Bi jaialdi eta bi gai ezberdin aurtengoan. Txikienek, "Tolosako Inauteriak" hartu dute gaitzat. Gauzak horrela, egun horietan Tolosan egiten diren ezinbesteko ekitaldiak dantzatu eta errepresentatuko dituzte. 2 urteko haurrek, Txupinazoa, 3 urtekoek, Haur danborrada, 4 urtekoek, Diana, eta 5 urtekoek, Sardinaren hileta. Lehen Hezkuntzakoen kasuan, Euskal kantuak izango dituzte ardatz. "Euskaraz bai, musikaz blai" lelopean, euskal musika egileek orain sortutako hainbat kantu dantzatuko dituzte. 

Prestaketa lanetan gozatu dugunaren neurrian, goza ditzagun Inauteriak!