Xabiertxo gogoratzeagatik eskertza

Aurtengo Inauterietan Kazkabarra aisialdi taldeak Laskorain Ikastolaren 50. urtemuga ekarri du gogora eta hori irudikatzeko lau ikur islatu ditu haur eta gazteen mozorroetan: Argitxo, Xabiertxo, Kilometroak eta Azeria. Lopez-Mendizabal familiak (tartean Miren ikastolako irakaslea) eskerrak eman nahi dizkio Kazkabarrari bere aitona Ixakak idatzi zuen liburuari egindako aipamenagatik.