Marokora begira

HH5eko lagunek hiru aste pasa dituzte Maroko herrialdearen inguruko proiektu zoragarri batean murgilduta.

Domingo piratak Maroko ezagutzera gonbitea luzatu zien gure ikasleei, eta emaitza, Maroko herrialdeari buruz gauza pila ezagutu dituztela izan da.

Herrialde honi buruz dakitenaz eta jakin nahiko luketenaz hitz eginez eman zitzaion hasiera proiektuari.  Ondoren lanari ekin zioten.

Ipuin zoragarriak entzuteko aukera izan dute hiru aste hauetan zehar. Bertako grafia eta idazkeraren berezitasunak ere ikasi dituzte. Musikarekin dantza egin eta bertako elikagai batzuk ere probatu dituzte, hala nola, Kuxkuxa, datilak eta tea. Bertako jantziekin mozorrotu ere egin dira.

Bisitak ere izan dituzte. Batetik, sabel dantza nola dantzatzen den erakusteko dantzari bat gertura zen ikastolara. Bestetik, Marokon jaio zen ikasle ohi batekin solasaldia ere izan zuten.

Bukatzeko, 5 urteko neska-muproiektua jasotakoa eta gauzatutako ekintzak azaldu dizkiete beste gelatako haurrei powe point aurkezpen batekin.