Merkatu Txikia eta proiektuak

Urtero bezala Laskorain ikastolak “Merkatu Txikia” antolatuko du aurtengo Gabonetako oporretan.

Bertan ateratzen dugun dirua munduan zehar hezkuntza proiektuak edo haurren egoera hobetzeko proiektuak daramatzaten Gobernuz Kanpoko erakundeentzat izan ohi da.

Aurtengo Merkatu Txikiaren laguntza ekonomikoa jaso nahi duten proiektuak aurkezteko epea ireki dugu.

Parte hartu nahi duten erakundeek aurrera daramaten proiektuari buruzko aurkezpen txostena bidali behar dute Laskorain ikastolara, azaroaren 20rako.

Ondoren, Merkatu txikiko guraso batzordeak baloratuko du 2017ko laguntzak norentzako izango diren eta guztiei jakinaraziko dizuegu.