Zelula landu pizzak eginez

Batxilergo 1eko Anatomia arloko ikasleek ezohiko moduan landu dute aurten zelularen gaia. Erronka bati aurre egin behar izan diote: egokitutako zelula motaren eredua pizza zaporetsu eta erakargarrian aurkeztea.
Horretarako, hiruhilekoan zehar, zelula-mota eta ehunei buruzko informazioa bildu eta ikertu  behar izan dute, azkenik osagaiak erabaki eta bere pizza-zelula sortzeko.
Larrea jatetxekoen laguntzaz, labean erre eta aurkeztu eta gero, guztien artean dastatu dituzte.