Altzoko Erraldoia ezagutzen

Azken bi aste hauetan 5 urteko haurrak Altzoko Erraldoiari buruzko proiektuarekin buru belarri ibili dira.

Ekintza ugari egin dituzte, hala nola, abestiak ikasi, ipuin ezberdinak entzun, olerkiak errezitatu, neurtzeko era ezberdinak ikasi, pisua magnitudea zer den ikasi, etxetik ekarritako informazio trukaketa eman, buztinarekin giza irudia egin …

Gai honen helburu nagusiena adimen emozionala lantzea izan da, enpatiaren garrantziaz jabetzea. Bestearen lekuan jartzen ikastea.

Gaian hobeto murgiltzeko, Altzo herrira joan ziren. Bertan bere estatua ikusi eta bizi  izan zen etxea ere ezagutu zituzten.

Gainera,  Joseba Usabiaga aktorearen bisita ere izan zuten. Joseba, Altzoko Erraldoiaren inguruan egin den “Handia” filmeko aktore nagusietako bat da.

Bukatzeko jasotako informazio guztia denbora sekuentzia batean kokatu dugu.