Eraikin berrira bisitak

Ikasturte honetan estreinatu berri dugun eraikinean bisita ezberdinak izan ditugu azken boladan. Orain aste batzuk, LH3-4-5 eta 6 talde guztiak, txandaka txandaka etorri ziren Sakramentinoetako eraikin berria ezagutzera. Hainbat urtetan euren ikastola izandakoa ikusteko irrikaz gerturatu ziren. Euren aurpegietara begiratu besterik ez zegoen zenbat gustatu zitzaien ikusteko! Baten bat, ia-ia gure artean ere geratu zen!!

Pasa den astean, berriz, Laskorain Ikastolako Usabalgo eremuan dagoen Gautenako gela egonkorreko lagunak gerturatu ziren. Eurak ere ikastola berriko txoko guztiak ezagutzeko aukera izan zuten.