Emakumeen kontrako indarkeriaren aurka

Aurten Laskorain Ikastolako azaroaren 25eko jardueren ardatza Puntu lila da. Puntu lila emakumeen kontrako edozein indarkeriaren aurkako sinboloa da. Indarkeriaren aurkako eta berdintasunaren aldeko Euskal Herriko udalerrien sareak, Berdinsareak, Puntu Lila sinboloa onartu zuen 2008an. Horrela Usabal 1eko patioan Photocalla antolatu dugu.

Bigarren Hezkuntzan ordu beteko saioa eskaini diogu hausnarketari eta iritziari.

Bestalde, Beldur Barik bideo lehiaketan ikastolako 4 bideo aurkeztu dira eta 3 aukeratuak izan dira bozketarako. Animatu eta bozka eman!