Txotxongilo emanaldia ikastolan

Txotxongilo astearen aitzakian, Rosa Martinezen eskutik, emanaldi polit bat ikusteko aukera izan dute gure haurrek. 

Nahia izeneko haur baten istorioa izan du ardatz emanaldiak. Izaera berezia duen haur hau, bere familiaren leku berri batera bizitzera joan da eta bertara egokitzen saiatzen da. Egun batean, lagun berezi batzuk ezagutzen ditu eta elkarrekin, benetako adiskidetasuna zer den aurkituko dute. Elkarrekin abentura eta amets zoragarriak biziko dituzte.

"Nahia eta Neo" ikuskizuna Sakramentinoetan izan da eta haurrak izugarri gustura egon dira. Adi adi jarraitu dituzte emanaldiko pertsonaien abentura zirraragarriak!