Ikastola ingurua apaintzen

Gabonak  gerturatzen ari dira eta aurtengoan ere Laskorain ikastolak, gure herriko kaleak koloreztatu eta alaitzen dituzten apaingarriak egin ditugu. Ez edonolako apaingarriak gainera, material birziklatuarekin eskuz eginikoak ! Ikasturte honetan Usabal eraikuntza kanpoko zuhaitzak apaindu ditugu, plastikozko poltsak berrerabiliz, eta ponpoiak eginez. Egindako lanak argi uzten du beraz, badela beste modu bat gure herria apaindu eta kontsumoa gutxitzeko, horretarako ilusioa eta gogoa jarriaz!

Tolosako beste ikastetxe guztiekin batera eta Ingurumen Zentroak koordinatuta egiten dugu kanpaina hau, herriko hainbat txoko apainduz. Orain arte Topic-eko fatxada apaintzen genuen eta aurten, Ikastola ingurua.

 Izan ere baliabide naturalak xahutzen ari gara eta  lehenago edo beranduago gure kontsumo ohiturak aldatu beharko ditugu!