Abesbatzaren Gabonetako kontzertua

Abenduaren 20ean, asteazkena, Laskorain Abesbatzak Eguberri kontzertua eskainiko du 19:00ean Sakramentino elizan.

Bi talde desberdin dira: LH 3-4. mailako 25 ikasle batean, eta LH 5-6 eta DBHko 16 ikasle bestean.

Txikiek Agurra, David Azurzaren Kanbon palangak pagoz, Bibbidi Bobbidi boo (Cinderella), Munduko loreak eta Gabeko ilunean gabonetako abestia eskainiko dituzte.

Handienek berriz,  Mendian gora, Viva la Vida, Azken dantza, Badira hiru aste, Leonard Cohen-en Halleluja eta gabonetako kantu gisa, Pantxo eta Peioren Ai hau gabaren kantak eskainiko dituzte.

Ondoren, bi abesbatzek elkarrekin  Akelarreren Gabonak abestia interpretatuko dute. Hemen, aipatu, ikastolaren 50.  urteurrena dela eta, Bixente Gorostidik sorturiko bertso batzuk eskainiko dituztela bi abesbatzek, ikastolari erreferentzia egiten dioten bertsoak hain zuzen ere.

Pianoan Ana Iparragirre izango da, perkusio lanetan berriz, Iosu Artutxa, biolarekin berriz, Malentxo Zeberio arituko da eta trikitixa eta panderetaren soinua Maialen Indakoetxea eta Amaia Otamendik jarriko diete. Hauek denak zuzentzen, Irati Artutxa izango da.

Gonbidatuta zaudete guztiok kontzertu honetara.