Eguberri giroan murgilduta

Apaingarriak, Olentzero, kantuen entseguak, postalak… eguberriak gainean ditugu eta nabari da, bai, ikastolan.

Txikienentzako magia eta ilusio handiko egunak gerturatzen ari dira. Hori dela eta, Eguberri giroan murgilduta gabiltza Sakramentinoetan. HH5eko haurrak esaterako Gabonetako proiektua gauzatzen ari dira. Eguberrien inguruko olerkiak, ipuinak, abestiak..nonahi entzun daitezke gure ikastolan. Horrez gain, solairu bakoitzean jartzeko Olentzeroak ere egin dituzte gure HH5eko artistek. TIZ-en (Tolosako Ingurumen Zentroa) eskutik ere Gabonetako Tailerra izan dute. Birziklapenaz jardun dira eta era berean, material birziklatuak erabiliz apaingarriak egin dituzte. LH1 eta 2koek ere pasiloak apain-apain jartzen ari dira eta abenduaren 24an abesten ateratzeko entseguak ere egin dituzte.

Usabalen ere hasiak dira inguruak apaintzek, entseguak egiten eta Gabonetako postal dotore-dotoreak egiten. Aurten ere martxan da LH eta BHen postal lehiaketa. Bertatik aterako da etxe guztietara zorion agur modura bidaliko den postala.